Oinarriak

“HAIZETARA 2018” FANFARRE, BANDA ETA KALEKO MUSIKA LEHIAKETAREN 13. EDIZIORAKO DEIALDIA.
Xedea

Ametx Erakunde Autonomoak antolatutako lehiaketa da “Haizetara, fanfarre, banda eta kaleko musika lehiaketa”.

Kaleko musika, banden eta fanfarreen sorrera sustatzea eta eremu lokala gainditzen duen ekintza kulturala antolatzea da ekimen honen xedea. Honen bidez lortu nahi den helburua da Amorebieta-Etxano musika-erreferentea bilakatzea eta, beraren bidez, kaleko musikariek munduko beste toki batzuetan kaleko musika-korronteei dagokienez gertatzen ari diren joera berritzailerik bistara ditzaten.

Lehiaketaren kokalekua eta datak

2018ko ekainaren 22an, 23an eta 24an ospatuko da Haizetara lehiaketa/jaialdia, Amorebieta-Etxano udalerrian.

Partaideak. Izen ematea eta hautaketa

Haizetara 2018an parte hartu ahal izango dute, kaleko musika ikuskizunak garatzen dituzten musika talde guztiak, izena ematen badute eta antolatzaileek aukeratzen badituzte.

Izena emateko epea 2018ko apirilaren 9ra bitartekoa izango da. Horretarako, www.haizetara.com web orrian dagoen fitxa bete daiteke, edo zuzenean eskatu erreferentzia honetara joaz:

AMETX Erakunde Autonomoa
Zelaieta zentroa
48340 AMOREBIETA-ETXANO
Bizkaia
(34)946300650 Fax (34)946300651

AMETX erakunde autonomoko teknikarien hautatuko dituzte talde parte-hartzaileak, izena eman duten taldeek helarazten duten ikus-entzunezko eta soinuzko materiala eta curriculuma aintzat hartuta, beti ere irizpide hauek jarraituz:

-Proposamenen kalitate artistikoa
-Musika-estiloen aniztasuna
-Jatorrien aniztasuna

Argitalpena

Haizetara jaialdiaren web orrian argitaratuko da talde zerrenda, 2018ko apirilaren 19tik aurrera.

Parte-hartzaileen betebeharrak

Hautatuak diren taldeek gutxieneko lau emanaldi eskaini beharko dute gutxienez lehiaketaren hiru egunetan: ostiralean bat, larunbatean bi eta igande goizean beste bat. Lehiaketaren antolatzaileek erabakiko dute emanaldien lekuak eta orduak zein diren.

Ostiralean, ekainak 22, arratsaldeko 19:30ean, Zelaieta parkean gauzatuko den taldeen aurkezpen ofizialerako ekitaldiak emango dio hasiera jaialdiari, eta amaiera, berriz, igandean, ekainak 24, eguerdiko 13:30ean izango den sari-banaketak. Taldeek ezinbestean bertaratu beharko dute ekitaldi bi horietara.

Materiala

Emanaldietarako beharrezkoa den materiala parte hartzen duten taldeen ardurapekoa izango da.

Antolatzaileen betebeharrak

Antolatzaileek ostatua (ekainaren 22an, 23an eta 24an edo ekainaren 21an, 22an eta 23an), bazkaria (ekainaren 23an) eta afariak (ekainaren 22an eta 23an) eskainiko dizkiete parte hartzen duten taldeei.

Talde bakoitzaren musikarien gehi laguntzaile baten gastuak estaliko dira.

Parte hartzen duten taldeek, diru-kopuru finkoa jasoko dute lehiaketan parte hartzeagatik, 3.000 €-koa (zerga guztiak barne. Zergetatik salbuetsita dauden entitateak direnean, agiri bidez egiaztatu beharko dute). Musikari kopurua seitik beherakoa bada, edo Amorebieta-Etxanotik 300 km baino gutxiagora dauden herrietakoak badira, 2.200 € jasoko dute guztira (zerga guztiak barne. Zergetatik salbuetsita dauden entitateak direnean, agiri bidez egiaztatu beharko dute).

Inguruabar bereziak gertatuz gero, aurreko atalean ezarri diren kopuruak ez beste batzuk adostu ahalko dituzte lehiaketaren antolatzaileek hautatzen diren taldeetakoren batzuekin.

Sariak

Ondorengo sariak ezarri dira:

  • Lehiaketako bandarik onenarentzako saria, AMETX erakunde autonomoaren presidenteak ondore honetarako urtero izendatuko duen epaimahaiaren erabakiaren araberakoa. Zuzkidura: 10.000 €.
  • Publikoaren saria. Lehiaketak dirauen artean gauzatuko den bozketa herrikoiaren bidez erabakiko da. Zuzkidura: 4.000 €.

Epaimahaiaren saria eta publikoarena talde berberarentzat badira, publikoaren saria bigarren boto-kopururik handiena daukan taldeari emango zaio.

  • Jaialdian gailentzen den instrumentu-jolearentzako saria. Epaimahaiak erabakiko du sari hau. Zuzkidura: 1.000 €.
Epaimahaia

Musikaren eta eszena-arteen alorretan izen handia duten profesionalen artean hautatuko da epaimahaia, eta Ametx, erakunde autonomoaren presidenteak izendatuko tu.

Epaimahaiaren epaia apelaezina izango da.

Jarduera paraleloak

Urteroko lehiaketarekin batera, jarduera paraleloak antolatuko ditu AMETX erakunde autonomoak (kontzertuak erakusketak…) lehiaketaren egitaraua aberasteko xedez eta kanpora begira oihartzun handiagoa izan dezan.