Castellano Euskera Français English
 
c

1. HAIZETARA lehiaketan (fanfarren, banden eta kale-musika taldeen 3. nazioarteko lehiaketa) parte hartu ahal izango du kale musika ikuskizunak egiten dituen edozein musika-taldek, izena eman eta aukeratua izan bada.

2. Izena emateko epea 2007ko martxoaren 29ra artekoa da; horretarako, web gunean dagoen fitxa bete beharko da, edo bestela helbide honetan eskatu:


AMETX Erakunde autonomoa
Zelaieta zentroa
48340 AMOREBIETA-ETXANO
Bizkaia
(34) 946300650 Fax 946300651

3. Lehiaketaren antolatzaileek izena eman dutenen artetik aukeratuko dituzte talde partehartzaileak; aukeraketarako, bigarren puntuko helbidera helarazitako ikus-entzunezko materialean (bideo, DVD, CD) eta curriculumean oinarrituko dira.

4. Aukeratutako taldeen zerrenda 2008ko apirilaren 12an argitaratuko da. Izena eman duten talde guztiei jakinaraziko zaie aukeratutako taldeen zerrenda.

5. Aukeratutako taldeek, gutxienez, 3 emanaldi egin beharko dituzte, bat egunean, antolaketak aurretik zehaztutako leku eta orduetan; hain zuzen ere, 2007ko ekainaren 20, 21 eta 22ean. Ostiraleko emanaldiak 19:00etatik aurrera izango dira.
Sari-banaketa igandean, igandeak 22, 13:30ean izango da. Derrigorrezkoa izango da talde-partehartzaile guztiak bertan izatea.

6. Emanaldietarako beharrezko material guztia talde-partehartzaileen ardurapekoa izango da.

7. Antolaketa talde-partehartzaileen ostatuaz eta jatorduez arduratuko da. Euskal Herriko taldeen kasuan, jatorduez bakarrik arduratuko da.
9 musikari baino gutxiagoko taldeen kasuan, musikarien gastuak eta laguntzaile batenak (gidaria barne) estaliko dira. 9 musikari baino gehiagokoen kasuan, 2 laguntzailerenak (gidaria barne) ere estaliko dira.

8. 9 musikari baino gutxiago dituzten talde partehartzaileek, 1.500 €ko diru-kopuru finkoa jasoko dute parte hartzeagatik. Horretaz gain, 300 €ko kopurua, joan-etorri kontzeptuagatik, jatorria Amorebietatik 300 Km baino urrunago daukaten herrietakoek.
9 musikari baino gehiago dituzten taldeek 2.000 €ko kopurua finkoa jasoko dute eta 500 € joan-etorri kontzeptuagatik.

Salbuespen moduan, antolaketak beste kopuru bateko joan-etorri dietak zehaztu ditzake, kasu berezietarako.

9. Lehiaketako saria 9.000 €koa izango da. AMETX Erakunde Autonomoko presidenteak izendatutako epaimahaiak zehaztuko du sariaren irabazlea. Epaimahaia osatuko dute, nazioarteko ospea duten musika eta arte eszenikoetako profesionalek.Gainera, 2006ko edizioan, sari honetaz gain, ikusleen saria ere egongo da, lehiaketa egunetan zehaztuko dena bozketa popularraren bitartez; sari hau 4.000 €koa izango da.

Epaimahaiaren eta entzuleen saria talde berdinari emango baliote, azken sari hau, gehien bozkatutako bigarren taldea jasoko luke.
1.000 €ko sari berezi bat emango da lehiaketaren musikari nabarmenenari.Sari hau, epaimahaiak zehaztuko du.

10. Era berean, antolaketak konpromezua hartzen du lehiaketa ofizialeko talde irabazlea eta ikusleen sariaren irabazlea, AMETX Erakunde Autonomoaren bitartez, emanaldi baterako kontratatzeko. Emanaldi hori hurrengo urteko kultur programazioaren barruan izango da, lehiaketaren hurrengo edizioa ere izan daitekeena.

11. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

 

 

 

 
 
 

© HAIZETARA 2008