|
| |
 c |
Jaipur Maharaja Brass Band (Rajastan, India) |
 |
Banda honen sorterria Rajastan (India) da, eta zazpi musikarik, dantzari batek eta fakir batek
osatzen dute. Metalen doinu distiratsua, perkusioen erritmo bizia, fakirraren su-jokoak eta dantzariaren
bihurkadak eta akrobaziak, denak batera, Europako musika-jaialdirik ospetsuenetan.
www.jaipurmaharajabrassband.com |
|
Magicaboola brass band (Italia) |
 |
Kale musikan eskarmentu handia duten Italiako 13 musikarik osatutako taldea dugu Magicaboola
brassband. Horren adierazle dugu, besteak beste direla, honako jaialdietan jardun izana: Montpellierren
(Frantzia), Pflasterspektake-n (Linz), Fandango Festivalen (Erroma), Stret Festivalen (Napoli). Talde
honen errepertorioan funkarekin eta blues&jazzarekin batera, Ray Charlesen, C. Mingusen, Bob
Marleyren edota J. Zawinullen lanen bertsio bitxiak entzun ditzakegu.
www.myspace.com/magicaboolabrassband |
|
The Non Melting Ice Cream Band (The Netherlands) |
 |
Amsterdametik datozkigu brass-band honetako musikariak. New Orleanseko banda tradizionalen
musikaren ildotik abiatzen dira, pop, funk, jazz eta afrikar musika modernoen ukituarekin gaurkotuta.
Esperientzia luzedun banda dugu, eta partaide aritu dira Holanda, Austria eta Italiako jazz-jaialdietan.
www.nonmelting.nl |
|
Mademoiselle Orchestra (Francia) |
 |
Fanfare de filles - Nesken fanfarrea. Izendapen hori dute gogoko. Emakumez osatutako orkestra
da. Musika doinu bitxiak, ahaire latindarrak, baltsak edo tangoak, rock-uneak, funkya edo
diskoteka-musika aterako dizkigute beren altxorren kutxatik. Errepertorio heterodoxoa eta,
oinarri gisa, Les Bangles, Rita Mitsouko, Björk, Boris Vian, Stephane Colin edo Agustín Lararen
abestiak.
www.jacquelinecambouis.com |
|
Houba (Francia) |
 |
Montaubango hamabi musikari, perkusioko instrumentuak jotzen. Samba Rock Novo izena eman
zaion estilo berriaren sortzaile gisa azaltzen da. Aparteko errepertorioa, orijinala, Brasilgo
erritmoak saltsarekin edo reggae musikarekin nahasturik, eta megafonoa lagun dutela. Sortzea
eta berriztatzea dute gogo nagusi, hori guztia dibertsio bilakaraziz.
www.houbasamba.com
|
|
Dr. Macaroni Latin Jazz (Madrid) |
 |
Jazz seikotea, Peter Diertele bateria-jole suitzarrak sortua eta, Madrilen bizi badira ere, jatorri
ezberdineko musikari-talde puntakoak osatua. Jazz musikaren obra klasikoak dituzte
errepertorioaren oinarri (Ellington, Hancock, Dollar Brand,..), baina funtsean erritmo latinoak
eta funkya dituzten jai-kutsudun atonketak ekarriko dizkigute.
www.dr-macaroni.com
|
|
Brincadeira (Barcelona) |
|
Kataluniako Batukada, 15 lagunek osatua, Bartzelonako Ciutadella Parkean egindako perkusiotopaketetatik
sortua. Perkusio afro-latinoa, erritmoen fusioa, dibertsioa, dantza eta espresioa
dira talde honen ezaugarri nagusiak. Urte gutxiko ibilbidea duten arren, 100 jaialdi, inauteri eta
jaitik gora dira Katalunian bisitatu dituztenak.
www.brincadeira.es
|
|
La Parrús Dixie Band (Valladolid) |
|
Banda hau Valladoliden sortu zen 2000. urtean. Gaur egun 10 musikarik osatuta dago. Errepertorioan,
gehien bat, dixieland estiloaren estandarrak aurkituko ditugu. Harrera ezin hobea izan dute
estatu mailan (Madril, Salamanca, Kantabria, Bilbo…), eta trebezia berezia erakusten dute
ikusleekiko konplizitateari, janzkerari, eta kontzertuen freskotasunari erreparatuz gero.
www.germandiaz.net
|
|
Marmara Dixieland Band (Bizkaia) |
|
Zortzi euskal musikari talde honetarako. Banda gonbidatu gisa jardun zuen Haizetara jaialdiaren
lehenengo edizioan eta, gure herriko hainbat eta hainbat gertaeratan ibilbide arrakastatsu burutu
ostean, aurten lehiakide datorkigu, gainerako bandekin erkatzeko asmoz. Tradiziozko estiloa,
nagusiki dixie eta swing estiloek osatua, dute oinarri.
www.marmaramusik.com
|
|
 |
Cooperativa Rakia (Catalunya-Bulgaria) |
|
Bulgariako etxeko pattarra da Rakia. Cooperativa Rakia, berriz, alde batetik Tarragonan finkaturik
dauden Licho Konstantinov (klarinete-jolea) eta Ivan Stoyev (soinu-jolea) musikari profesional
bulgariarrek eta, bestetik, Tarragonakoak diren Pepe Gonzalez Moluco (saxo sopranoa) eta Jose
Luis Lete (banjoa) musikariek osatutako zorioneko konbinazioa. Dixie-estiloko errepertorioa dute,
Balkanen aldeko piperminaz nahasturik. Musikaren jatorria, herria eta tabernak.
|
|
Mikel Bikandi Quartet (Euskadi) |
|
Mikel Bikandi (gitarra) herriko musikaria eta gaien konpositorea ardatz duen talde honetan, Iñaki
Jaio (bateria), Carlos Gracia, Ivan San Miguel (kontrabaxua) eta Ruben Gonzalez (saxoa) ere
badaude, hainbat korronteren eraginpean dagoen errepertorioa interpretatuz.
|
|
The Broken Brothers (Euskadi) |
|
Jazz talde nafarra, zazpi musikarik osatua (helikoia, tronboia, saxoa, tronpetak eta perkusioak).
Donostiako Jazzaldirako hautatu dute aurten, eta gospeletik dixiera doan errepertorioa eskaintzen
dute.
|
|
 |
| Saguzaharrak Fanfarrea (Euskadi) |
| |
| ------------------------------------------------------------------------------------------------------------------ |
|
|
| |
| |
© HAIZETARA 2008
|
|
|
|