euskera castellano français english
 
Antolatzaileak:
Babesleak:
Laguntzaileak:
 
Aurkezpena

HAIZETARA kaleko musika taldeen nazioarteko lehiaketa da, eta laugarren edizioa 2010ko ekainaren 25, 26 eta 27a biltzen dituen asteburuan gauzatuko da Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) kaleetan zehar.


Urtero ospatzen da lehiaketa, eta bertan parte hartu nahi duten kaleko musika-talde guztiei dago irekita, baldin eta hautaketa prozesua gainditzen badute. HAIZETARA, Amorebieta-Etxanoko Udalak kultura zerbitzuetarako daukan AMETX Erakunde Autonomoak antolatuta dago.

Tradizio handia dago Amorebieta-Etxano udalerrian kultura eta kirol ekimenen antolaketa eta kudeaketa lanetan, eta AMETX da horrelakoen kudeaketaz arduratzen den erakunde publikoa. Horrezaz gain, ”ZORNOTZA ARETOA” herri-antzokiaren kudeaketa eta programazioa, “ZELAIETA” kultura-zentroa, “ZUBIAUR” musika eskola eta Udal Euskaltegia kudeatzen ditu AMETX erakunde autonomoak.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------