1. THE CARNIVAL BAND
Jazz estiloa reggae-rekin edo funk-arekin nahasten
dituen Vancouver-eko (Kanada) kaleko musika taldea.
Munduko hainbat jaialdietan hartu dute parte.
Adibide gisa, bira honetan, Shangai-tik pasa ondoren
Hamburgo, Montepelier eta Amorebietara etorriko
dira.
Bere kideetako etorrera aniztasunaren islapena
da bere musika (Kanada, Japon, Mongolia, Inglaterra,
Mexiko...)
2.
ALIMENTATION GÉNERALE
"Fanfare moderne" izendatzen direnak,
Bruxeles-etik datozte bere konposizio berezi eta
arraroak eskaintzeko zortzi kideez osatutako talde
batean: helikoi bat, banjo bat, bi tronpeta, bi
tronboi, saxo tenore bat eta perkusioa. www.alimentation-generale.org
3. CAMILLOCROMO
Aintzineko musika iradokitzen duen jazz estiloari,
musika zingara, balkanikoa, italiako musikari eta
hegoamerikako estiloari hurbil dagoen “Música
onírica per film imaginari” deituriko
soinu banden errepertorioa. “Fira mágica
de Barcelona”, “Volterra Teatro 05”,
“Worldmusicestival di Lugano” jaialdietan
jo dute eta London Film School-arekin antzerkirako
eta zinemarako soinuen konposizioetan elkarnean
lan egin dute . www.camillocromo.it
4. NO WATER
PLEASE
Funk estiloa rock, salsa, ska eta punk-arekin nahasketan
oinarritutako 7 musikariz sortutako Paris-eko taldea
(saxoa, tronboia, helikoia, tronpeta, banjoa eta
perkusioak).
Nahasketa honen emaitza eszenaratze indartsu bat
izaten da. www.nowaterplease.new.fr
5. DIXIE GRINGOS
"Dixieland" estiloaren atal pozgarri eta
dibergarriena zabaldu nahi duen Portugal-eko Coimbra
hiriko zortzi musikariz sortutako jazz talde eraketa.
Aipamen klasikoz betetako errepertorioa aurkezten
dute (Louis Amstrong; Duke Ellington; King Oliver;
Jelly Roll Morton;...).www.jacintosantosproducoes.pt
6. LA BANDA
DEL SURDO
1996an ”Los diablos de LÓnyar”
taldeari laguntzeko sortu zen Gironan perkusio eta
zangaluze konpainia hau. Kataluniako talde nabarmenekin
jo dute eta Frantzia, Britania Handia, Italia, Alemania
edo Noruegako jaialdi askotan parte hartu dute;
gainera “Cirque de Soleil” eta “Comediants”
konpainia nabarmenekin elkarnean aritu dira. www.labandadelsurdo.net
7. OLD SCHOOL FUNKY FAMILY
Baionako musikari gazteez osatutako taldea. Teklatu,
bateria eta perkusioz osatutako atal erritmikoak
saxofoi laukote melodikoarekin konjugatzen den instrumentazio
berezia. 70eko hamarkadetako musikan inspiratutak,
Funk estiloaren arrakastak antzezten dituzte bere
moldaketak eta konposizio berezien bidez. Baionako
eta Donostiako Jazz Jaialdietan hartu dute parte. www.vaivenproducciones.com
8.
AMAMA LUISA BRASS BAND
Euskal Herriko lurralde desberdinetako 11 musikariz
sortutako Marching band bat. (Helikoia, tronpetak,
tronboia, saxoak, banjoak eta perkusioa). New
Orleáns-eko aintzinako eta gaur egungo
soinuetan oinarritzen den errepertorioa aurkezten
dute.
Getxo, Baiona eta Donostiako jaialdietan parte
hartu dute. www.myspace.com/amamaluisabrassband
9. HUNGRY
MARCH BAND
Broklyn-New York-eko 20 musikariz osatutako "troupe"
bat. Bere konposizio sortan New York-eko kaleetan
entzun ahal den musika aurkitu dezakegu: Nueva Orleáns-eko
kaleko musika, Europako ekialdeko musika, Indiakoa,
Jazz-a, musika latinoa, hip-hop... 3 CD argitaratu
dituzte eta telebistako hainbat ekitaldietan azaldu
dira (Lifetime, CNN; New York One) www.hungrymarchband.com